XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antzinako Eleizaren eta gaurko Sortaldeko Eleizaren jokabideak, bi sakramendu auek eleizkizun berean emateak, bien arteko barne-ekintzaren lotura estua adierazten digu.

b) Bakoitzaren bereiztasuna.

Bi sakramentu auen arteko lotura ta alkar osotzeak ez digute sakramendu bakoitzaren bereiztasuna ahaztu arazi bear.

Antzinako zenbat katekesi-idatzietan, bi sakramendu auek nahasturik ageri dira.

Nahasketa au bataioko igurtziketa ta sendotzakoa bat egitetik sortu zan; bi igurtziketa bereiz dira bataioan eta sendotzako sakramenduan egiten direnak.

Sendotza artu baino lehen, bataiatua Kristo edo Igurtzi berri da, Kristoren errege ta apaiz izateaz Igurtzia.

Arrazoi onegatik, Sartaldeko Eleizak gogor eutsi dio, sendotzako igurtziketatik kanpo, bataioan beste igurtziketa bat egiteari.

Bere bataiotik, kristaua ezin-galduzko ezaugarriz, Kristoren Ezaugarriz, markaturik gelditzen da.

Eleiz-gurasoak, batez ere Sortaldekoak, bi igurtziketa auek bereizi ta mugatu nai izan dituztenean, Kristorengan ere bi igurtziketa ezberdinak izan zirala, diote.

Lendabizikoa: Mariren erraietan gizon egin zanean; une artan Jainkoaren Seme Gizonegina Espiritu Santuak Errege ta Apaiz bezela igurtzia izan zan.

Jesusen bigarren igurtziketa, Jordan errekan gertatu zan: Jonen eskutik bataioa artu ondoren, Espiritu Santua uso itxuran jetsi ta Jesusen gainean kokatu zan. Lc. 3, 21-22.

Bigarren igurtziketa onek, Jesus lege berriko Igarletzat sagaratu zuan.

Sendotzako sakramenduak bataiatuari Kristoren Igarletza itsasten dio; Jesusengan Jordan errekan gertatua, berritzen du sendotzak bataiatuarengan: igurtziketa bera, Espiritu bera ta ondore berak.

Onela irizten zuten Eleizguraso geienak.

Gaur eguneko zenbat teologilariengan, bi sakramendu auen izate ta eginkizuna nahasturik ikus daitezke; bataioaren egitekoa, diote, pekatuak barkatzea da, Espiritua artzeko gertutu; bainan berez Espiritu Santua sendotzak ematen du.

Teologi aldetik ez diteke iritzi au onar; Eleizak beti uka izan du, sendotzako sakramendua salbamenerako nai ta naiezkoa danik. Can. 787.

Bataioak pekatuak barkatzen baditu, Espiritua ere ematen du, Espiritu-ixurtzerik gabe, ez dago pekatuen barkamenik, ez graziarik.